XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. UNITATEAREN HELBURUA Eraikuntza mekanikoan fabrikazio-perdoiak erabiltzeak duen eragina eta garrantzia ezagutzea.

ISO perdoi-sisteman aplikatzen diren elementuak ikastea.

Doikuntz sistema ezberdinen teknika.

2. IDEIA OROKORRAK Finkatutako neurri berdin-berdinetan piezak ezin egina ikusirik, perdoi-kontzeptua sartzen da proiektu mekanikotan.

Edozein pieza egiteko ondoren aipatzen diren arrazoi hauengatik: Erabilitako makinaren lasaieragatik Neurketa-elementuen akatsengatik Langilearen trebetasun-faltagatik etab.engatik neurri absolutuak lortzea ezinezko gertatzen da.

Beraz, dimentsio edo neurri bakoitzari akats-tarte bat ezartzea beharrezkoa da.

Dimentsioen akats-tarte horietatik at, beste onarpen batzuk ere egitea beharrezkoa da, hala nola azaleko irregulartasunak eta forma geometrikoetako irregulartasunak.

Kontzeptu hau oso interesgarria da serieko lanen kasuan eta erabat pieza trukagarriak fabrikatzen dira, nola makinaren muntaiarako, hala ordezko piezatzat erabiltzeko.

2.1. Perdoiak D kota teoriko edo izendatua duen pieza batek balio izateko izan dezakeen muga-neurrien tarte edo aldeari deritzogu Perdoi.

Beraz, piezak balio izateko onartzen diren neurrietan kota maximotzat D izendatzen badugu eta kota minimotzat D, perdoia bi neurri horien arteko diferentzia izango da, hots: (2.1. irud.). T = D - D.